Ezker abertzaleko militante historiko Izaskun Larreategi hil da bart. ETAko kide izan zen frankismoan, eta KASeko eta HASIko kide ondoren. 2011ko otsailean, beste hainbat militanterekin batera agertu zen, Altsasuko Mahaia sortu zuteneko 33. urteurrenean, ezker abertzaleak "soilik bake bideekin eta jarduera politikoekin" konprometitutako proiektu bat behar zuela esanez. Txomin Ziluaga HBren mahai nazionaleko kide izandakoaren bikotekidea izan zen.
Urte amaierak albiste txarra ekarri digu: Bart Izaskun Larreategi zendu da, ETA, KAS eta HASIko kide izandakoa. pic.twitter.com/vM3SCG1opP
— Sortu (@sortuEH) January 1, 2016