Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide presoak bakarturik dauzkate

2012ko azaroaren 7a
16:54
Entzun 00:00:0000:00:00

"Parisko epailearen aginduz" Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide euskal presoak bakarturik dauzkatela jakinarazi du Etxerat elkarteak. Fresnesko espetxean dago Lesaka eta Fleurykoan Iturbide, Frantzian biak. Urriaren 28an atxilotu zituen Frantziako Poliziak, Macon-en, ETArekin lotuta.

Fresnesko kartzelako euskal preso guztiek euren elkartasuna adierazi zioten Lesakari azaroaren 5ean, eta harrezkero preso gizonezkoak zigor ziegetan dauzkate, eta emakumezkoak, ziegetan konfinaturik, Etxeraten arabera.

"Bakartzea oso egoera zehatzetara zuzendutako neurria den arren, gure senide eta lagunen kasuan ohiko edota behin betiko neurri gisa aplikatzen dute. Une honetan bertan hamahiru senide eta lagun daude bakarturik; hau da, beste kiderik gabe", esan du elkarteak, prentsa ohar baten bidez.

Euskal presoen eskubideak errespetatzeko exijitu du.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.