Senar-emazteak dira Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide euskal presoak, eta elkarrengandik 550 kilometrotara dauzkate giltzapean, Frantzian. Hori salatzeko abiatu zuten protesta.
Etxerat-ek jakinarazi du gose greba utzi egin dutela, baina ez du zehaztu eskatzen zutena lortu duten edo beste mobilizazio mota bat egitea hobetsi duten. Fleuryn dute preso Lesaka, eta Poitiersen Iturbide; 550 kilometro daude bi espetxeen artean. Elkarren arteko bisitak galarazita dauzkate, eta gutun bidez baino ezin dira komunikatu.