Jaizkibelen itsas erreserba babestua eratzea nahi du Eguzkik

«Presioa, beldurra eta inposizioak» gainditu eta kanpoko kaiaren egitasmoaren kontra egiteko eskatu du

Erredakzioa
Donostia
2010eko irailaren 24a
00:00
Entzun
Jaizkibel eta Ulia mendien parean itsas erreserba babestua eratzeko eskatu du Eguzki talde ekologistak. Eusko Jaurlaritzako agintariei eta AZTI-Tecnaliako zientzialariei horren aldeko urratsak egiteko eskatu die. Pasaian (Gipuzkoa), Jaizkibel mendiko labarretan eraiki nahi dute kanpoko kaia irmo kritikatu dute, eskari hori egitearekin batera. «Beldurra, presioak eta inposizioak» albora utzi eta egitasmo horren kontra egiteko eskatu dute.

EB Ezker Batuak eta Aralarrek ere egitasmoaren kontra hitz egin dute. Asteazkenean, Pasaiako Portuko Agintaritzak azpiegituraren gaineko Ingurumen Iraunkortasunerako Txostena onartu zuen. Miguel Buen presidenteak egitasmoak izango dituen «ondorio kritikoak» onartu zituen bertan, baina ondorio horiek arintzeko 34 neurri proposatu direla esan zuen. EBk gogor kritikatu duhori, eta ingurumen txostenaren erabilera «gaiztoa» egitea egotzi die Portuko Agintaritzako arduradunei.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Aralarreko eledun Rebeka Uberak ere egitasmoaren kontra hitz egin du. «Iraunkortasun txostenak zerbait erakusten badu, azpiegitura horren iraunkortasun eza erakusten du», ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.