Larraitz Ugarte Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak idatzi baten bidez adierazi du jasotako diru laguntzen berri emango duela Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Izan ere, Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako PSE-EEko bozeramaileak salatu du Ugartek «kobrantza desegokia» jaso zuela gutxieneko diru sarreren laguntzei dagokienez.
Ugarteren esanetan, bere haurraren aita kartzelan zegoenean jaso zuen diru laguntza haurra bakarrik hezi behar izan duelako. «Romerori horrek ez dio asko inporta, eta inori ezer galdetu gabe eta, zentzugabeko informazio batean oinarrituta, Gipuzkoako emakume baten aurka egitea erabaki du», gaineratu du.
Romeroren iritziz, 5.000 euro jaso ditu Ugartek «era desegokian, gizarte laguntza moduan», eta diru hori itzultzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez eskatu zion Foru Aldundiak ezin izan ziolako «zuzenean» jakinarazi.
Jasotako diru laguntzen berri emango du Ugartek Batzar Nagusietan
«Kobrantza desegokia» jaso izana leporatu dio PSE-EEk Gipuzkoako Diputazioko bozeramaileari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu