ETAri 6.000 euroko iraultza zerga ordaindu izana egotzita urtebete eta hiru hilabeteko kartzela zigorra ezartzen dien epaiaren aurkako helegitea aurkeztuko dute Bruño ahizpek. Gainera, hiru urte eta lau hilabeteko gaitasun gabetzea ere ezartzen die epaiak.
Auzitegi Nazionalaren epaiarekin «ados ez» daudela adierazi dute ahizpek, eta «errugabeak» direla esan dute.
Horrez gain, kaleratutako oharrean, eskerrik beroenak eman dizkiete babesa eman dieten guztiei: «Eta, bereziki, guztiz interesgabe eta horrek ekar ziezazkiekeen eragozpenengatik, ahozko epaiketan lekuko izan ziren kargudun publikoei».
Jasotako epaiaren aurka helegitea aurkeztuko dute Bruño ahizpek
Lehengo astean ezarritako zigorrarekin ez daudela ados eta errugabeak direla adierazi dute ahizpek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu