AHT

Jaurlaritzak AHTren “onurei” buruzko propaganda banatuko du

Etxez etxe banatuko dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

2008ko urtarrilaren 11
17:11
Entzun 00:00:0000:00:00
Jaurlaritzako Garraio eta Herrilan sailak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxeetan AHTren “onurei” buruzko propaganda banatuko du. Gaur hasi du sail horrek Euskal Y-ri buruzko informazio kanpaina Gasteiz, Bilbo eta Donostiako tren geltokietan, Adif erakundeak bultzatuta.

Gainera, www.yvasca.com webgunea ere eraberrituko dute, eta nahi duenak harpidetzeko moduan buletin elektronikoa jarriko dute Interneten.

Hainbat komunikabidetan —prentsan eta irratian batik bat— komunikazio kanpaina bat hasiko dute datozen asteetan Bazenekien? lelopean. Helburua, AHTaren “onurak” jendartean zabaltzea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.