Jaurlaritzak martxan jarri du Euskara Sustatzeko Plana gizarteratzeko prozesua

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Euskara Sustatzeko Ekintza Plana gizarteratzeko prozesua hasi du Eusko Jaurlaritzak. Plan berriarekin orain arte indarrean zegoen Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia «premia berrietara» egokitu nahi du Jaurlaritzak, hurrengo hamar urteetako hizkuntza plangintza «arrakastaz» gidatzeko. Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordeak esan duenez, egungo gobernuaren konpromisoetako bat zen «euskararen normalizazioan aurrera egiteko» plan berri bat prestatzea. «Adostu dugun plana egungo errealitatera egokitua dago, eta hiru helburu ditu: euskararen jabekuntza, erabilera eta elikadura», azaldu du Auzmendik. Eusko Jaurlaritzak 2011n jarri zuen martxan prozesua, Euskararen Aholku Batzordearen eskutik. Orain, gizarteari aurkeztuko dio «behin-behineko» testua, eta nahi dutenek ekarpenak egin ahal izango dituzte, ekainaren 24a arte blog batean: blog.euskara21.euskadi.net.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.