Hezkuntza

Jaurlaritzak Werten curriculumari jarritako salaketa tramiterako onartu du Konstituzionalak

Alegazioak egiteko, hogei eguneko epea eman dio auzitegiak Espainiako Gobernuari.

Garikoitz Goikoetxea.
2014ko uztailaren 25a
17:08
Entzun

Lehen Hezkuntzan hastekoak dira LOMCE hezkuntza erreforma ezartzen irailean. Curriculum berriaren dekretua indarrean jarri du jada Espainiako Gobernuak, eta horren aurka jo zuen auzitara Eusko Jaurlaritzak, uste baitu eskumenak urratzen dizkiola Espainiako Hezkuntza Ministerioaren dekretuak. 

Curriculum zentralizatzailea egin du Jose Ignacio Wert ministroak: Espainiako edukiak nabarmen gehiago izango dira, eta erkidegoek eta eskolek aukera gutxiago izango dute edukiak osatzeko, Madrildik oso zehaztuta baitator gaitegia. Horrekin erkidegoen eskumenak urratzen direla uste du Eusko Jaurlaritzak, eta horregatik jo zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalera.

Auzitegiak tramiterako onartu du salaketa hori. Espainiako Gobernuari hogei eguneko epea eman dio bere argudioak aurkezteko.

Helegitea tramiterako onartzeak ez du esan nahi dekretu hori ez denik ezarri beharko irailean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. Auzitegiak erabakiko du zer egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.