POLITIKA

Jaurlaritzako Komunikazio zuzendariak kargua utzi du, inputazio baten harira

UPDk salatu egin zuen, "albisteak erostea" leporatuta. Kasua argitu arte, kargua uztea erabaki du Iñaki Bernardok.

Garikoitz Goikoetxea.
2015eko urriaren 14a
07:36
Entzun

Iazko uztailean jo zuen auzitara UPDk. Salaketa hau da: Noticias taldeko hedabideetan publizitatea jarri zuela Eusko Jaurlaritzak, baina publizitatea zela jakinarazi gabe, alegia, albiste modura eman zutela publizitatea. Hiru delitu egotzi zizkion UPDk Iñaki Bernardo Komunikazio zuzendariari: prebarikazioa, diru publikoa bidegabe erabiltzea eta kontratazioan iruzur egitea.

Gorka Maneiro UPDko parlamentariak adierazi du Gasteizko auzitegiak aintzat hartu duela salaketa, eta inputatu egin duela Jaurlaritzako Komunikazio arduraduna. Hark, ondoren, ohar baten bidez, azaldu du "oraingoz" kargua utzi egingo duela, "kasua argitu arte".

Maneirok ohartarazi du salaketa gehiago etor daitezkeela. "Albisteak erosi" egin zituztela salatu du. Dirutan, 230.000 eurorena baino handiagoa da salaketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.