Motibazio politikoak eragindako biktimen egoera aztertzeko lantaldean izan zen atzo Jon Mirena Landa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Saileko zuzendari ohia. Landa kritiko agertu zen estatu indarkeriaren biktimei kalte-ordainak emateko Jaurlaritza lantzen ari den dekretuarekin. Haren ustez, dekretu hori «mugatua» da, ETAren aurkako borrokan izandako giza eskubideen urraketak baino ez dituelako kontuan hartzen, eta at uzten dituelako Poliziaren edo talde parapolizialen «gehiegikeria guztiak».
Gainera, kalte-ordainak ez ezik, dekretuak onarpena emateko bestelako bideak ere jaso beharko lituzke, haren iritziz. Landaren esanetan, 1968tik 2010era Poliziaren indarkeriagatik hildakoak 100 eta 200 artean dira.
Bestetik, PSEko eledun Jose Antonio Pastorrek adierazi du dekretu horrek ez dituela aintzat hartuko lehergailu bat maneiatzen ari zirela hil ziren etakideak. «Hildako horiek ez ditu biktimatzat hartuko gobernuak». Jakinarazi duenez, Jaurlaritzak datorren urterako prest izan nahi du dekretua, baina oraindik ez duonuradunen erroldarik egin.
Jaurlaritzaren biktimen dekretua «mugatua» dela uste du Landak
PSEk berretsi du bonba bat jartzen hil ziren etakideei ez diela kalte-ordainik emango Eusko Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu