Irakaskuntza

Jaurlaritzaren curriculumak soin heziketari leku eskasa ematen diola salatuko dute Behobia-Donostian

2007ko azaroaren 9a
16:09
Entzun
Soin Hezkuntzaren Aldeko Taldeak (SOHAT) sinadurak bilduko ditu datorren igandean egingo den Behobia-Donostia maratoi erdian. Lasterketak jende asko erakartzen duela aprobetxatuz soin heziketari ikastorduak kenduko zaizkiola salatuko dute.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proposatutako Euskal Curriculum Dekretu berrian soin heziketaren arloa %40 murriztu da, SOHATen arabera. Aurreratzean, Lehen Hezkuntzako ikasleek astean ordu eta erdiko klasea izango dute eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, berriz, bi ordukoa lehen hiru mailetan, eta ordu bakarra laugarrenean.

SOHATen iritziz, ordu horiek ez dira nahikoak ariketa fisikoa praktikatzeak duen garrantzia kontutan hartuta. “Beste arlo batzuetan antzemandako gabeziei erantzuteko, beharrezkoak diren baliabide pertsonal eta materialetan inbertitu beharrean, soin hezkuntzari kendu zaizkio orduak”, SOHATek salatu duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.