Jazarpena eta errepresioa jasan dutenen babesa jaso du Samaniegok

Preso ohiak, Ahaztuak, Etxerat eta Martxoak 3 elkarteetakoak eta 'Egunkaria auzikoak' izan dira itxialdian

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Ekaitz Samaniegok, Espainiako Auzitegi Gorenakzortzi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri berri dion gazte arabarrak, euren larruan errepresioa bizi duten hainbat lagunen babesa jaso zuen atzo Gasteizen, Los Angeles elizan Samaniegok berak eta beste 70 lagunek herenegun hasitako itxialdira eginiko bisitaren bitartez.

Egunkaria-ren eta Udalbiltzaren auzietan epaitu zituztenak, zerrenda beltzetan diren gazteak, Etxerat-eko kideak, Ahaztuak eta Martxoak 3 elkarteetakoak, preso egondakoak eta Egin Dezagun Bidea mugimendukoak bertaratu ziren une batetik bestera espetxeratua izan daitekeen gazteari elkartasuna adieraztera eta haren aurkako zigorra salatzera.

HerenegunGasteizko Los Angeles elizan hasitako itxialdiak urtezahar egunera arte iraungo du. Gaur, gizarte eragileetako hainbat ordezkarik egingo diete bisita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.