sanferminak

Jende olde batek ilundu du zazpigarren entzierroa

Jendetza pilatu da zezen plazako sarreran, eta pertsona ugari geratu dira azpian harrapatuta.

2013ko uztailaren 13a
08:19
Entzun 00:00:0000:00:00

Fuente Ymbro ganadutegiko zezenak izan dira korrika gaur zazpigarrren entzierroan. Lau minutu eta hamabost segundotan egin dute ibilbidea.

Zezen eta joaldunak ez dira izan protagonista, ordea. Zezenak plazara iristen ari zirela, korrikalari batzuk erori dira plazako sarreran, eta atzetik zetorren jendea ere gainera erori da. Horrek multzo handi bat sortu du, eta korrikalari asko geratu dira azpian harrapatuta. Osasun zerbitzuek oraindik ez dute jakinarazi zenbat pertsona artatu dituzten plazan.

Jende olde hori plazako sarreran zegoen zezenak iritsi direnean. Pilaketa horretan bat egin dute zezen eta joaldunek, baina ez dira mugitu. Azkenean, plazako korridoretik eraman dituzte zezenak zezendegira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.