San Tomas

Jendez gainezka daude Donostia eta Bilbo

Eguraldia lagun, Donostiako eta Bilboko kaleak jendez bete dira, txorizoz, taloz, ardoz eta sagardoz berotu ere barnak, neguko lehen egunean.

Gazte bat txorizoak egiten, Donostian. JON HERNAEZ, ARP
Berria.info
2013ko abenduaren 21a
16:50
Entzun

Larunbata izanik, eta eguraldi epel eta goxoa, aspaldiko jendetsuena izaten ari da San Tomas jaia. Milaka lagun gerturatu dira gaur Bilbora eta Donostiara, ederki atondutako azokaz eta jaiaz gozatzera. Mugimendu handia dago, haur, gazte eta heldu, festarako prest. Bilbon Areatza inguruan jarri dituzte postuak, eta Bilboko konpartsak pintxoak banatzen ari da bertsolariak eta trikitilariak lagun. 16:00etan, erromeria izan da Oxabiren eskutik, eta Bilbo kantari egingo dute, 20:00etan, Arriaga plazatik hasita.

Donostian, berriz, Konstituzio plazaren erdian jarri dute Jaxinta txerria, San Tomaseko protagonista, eta alde zaharrak eta bulebarrak hartu ditu postuak eta festak. Musika nonahi dago, eta jai giroa ere bai. Goizean, sagardoa nola egiten den erakutsi dute Aieteko Katxola baserrian, eta idiek bultzatutako gurdian eraman dute upela Bretxara. Arratsaldean, euskal dantzak, muxikoak, dantzatzeko aukera dago, Bulebarreko kioskoan, 18:00etan, eta 3Gabe2 taldeak joko du, Trinitate plazan, 19:00etan. Horrez gain, Bigira 2.0 taldeak erromeria giroa jarriko du, 19:30ean, Bulebarreko kioskoan. 

Hirietako jendetzatik kanpo ospatu nahi duenak ere badu aukera, hainbat herritan ere ohitura baita. Euskal Herriko etxeetan ere ez da txorizo zatirik faltako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.