ABORTUA

Jimenez: "Andreei euren amatasunaz erabakitzen ez uztea Erdi Arora itzultzea da"

PSNk iragarri du ekimenak proposatuko dituela eta, behar izanez gero, manifestazioetara joko duela Abortuaren Legearen kontra.

2014ko urtarrilaren 3a
14:10
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Gobernuak eginiko Abortuaren Lege aurreproiektuaren kontra mintzatu da gaur Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusia, 2013. urteko balorazioa egiteko agerraldian. Lege egitasmo hori "basakeria" dela esan du, eta salatu du "Erdi Arora" itzultzea eragingo duela legeak.

PSNk "beharrezko diren ekimen guztiak aurkeztuko ditu aukera duen eremuetan, Espainiako Kongresutik erkidegoetako parlamentuetara eta udaletara", lege egitasmoa ez ezartzeko. "Beharrezkoa bada", PPren lege proiektuaren kontra manifestaziora joko du PSNk, Jimenezen esanetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.