Goizeko zazpiak pasatxoan ireki dute hobia, eta ordurako zain zeuden Joan Paulo II.aren jarraitzaile zenbait.
Marmol zurizko harri zabal bat da hilobia. Ioannes Pavlvs PP II. 16.X.1978-2.IV.2005 jartzen du, eta 2,20 metro luze eta 1,20 metro zabal ditu.
Ibilbide bat antolatu dute Vatikanokoek, Joan Paulo II.aren hilobiaren aurrean pilaketa handirik gertatu ez dadin, eta gainera, debekatu egin dute inork ezer han uztea.
Joan Paulo II.aren heriotza
Joan Paulo II.aren hilobia ireki dute bisitarientzat
Hilaren 2an hil eta 8an ehortzi zuten Joan Paulo II.a aita santua, Vatikanoko San Patrik basilikaren azpiko kriptan. Hilobi hori kardinalek eta kazetariek bakarrik ikusi ahal izan dute gaur arte, baina orain, denentzako irekita dago. Ibilbide berezia prestatu dute pilaketarik gertatu ez dadin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu