Gizartea

Joan zen asteko luiziak okerrera egin eta 40 familia atera dituzte beren etxeetatik, Ondarroan

Joan zen astean izan zen luizia Kamiñalde kalean, eta orduan bide zatiak itxi zituzten. Azken orduetan bota duenarekin, okerrera egin du egoerak, eta gaur 40 familia atera dituzte beraien etxeetatik, segurtasun arrazoiengatik.

2016ko martxoaren 8a
13:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Azken orduentan euri asko bota du, eta joan zen astean izan zen luizia are gehiago mugitu da Ondarroako Kamiñalde kalean (Bizkaia). Joan zen astean oinezkoentzat eta autoentzat bide zati batzuk itxi zituzten. Orain, ordea, 40 etxebizitza hustea erabaki du Udalak, segurtasun arrazoiengatik.

Udaleko arduradunak gaur elkartu dira etxe horietako bizilagunekin, egoeraren berri emateko. Bihar prentsaurrekoa ematekotan dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.