Politika

Jokin Inza militante abertzale historikoa hil da

Venezuelan iheslari egon zen Espainiako Gerraren ondoren. 84 urte zeuzkan.

2008ko urriaren 1a
13:25
Entzun
Jokin Inza (Bergara, Gipuzkoa; 84 urte) militante abertzale historikoa zendu da Donostian, Sabino Arana Fundazioak jakinarazi duenez. EAJko kidea zen eta, Espainiako Gerra (1936-1939) eta gero, Venezuelara iheslari joan zenean -aurretik Frantziara joan zen-, "euskal erresistentziaren pertsona funtsezko" gisa jo du fundazioak. Radio Euskadi irratiaren sortzaileetakoa izan zen Venezuelan.

2006an Hombre libre sin Patria libre. Memorias desde la Resistencia Vasca (1936-1980) liburua aurkeztu zuen Bergaran Inzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.