Jon Abrilek utzi egingo du Aralarreko bigarren koordinatzaile kargua
Jon Abrilek (Bera, Nafarroa 1975) ez du jarraituko Aralarreko zuzendaritzan. Twitter bidez atzo hedatutako mezuan Aralarreko koordinatzaileordeak berak eman zuen horren berri: «Bihar [gaur], Aralar alderdiaren kongresuan koordinatzaileorde funtzioak utziko ditut. Garai berria hasiko dut, politikako lehen lerrotik kanpo». Aralarreko koordinatzaileorde izan da Abril 2006tik, eta alderdiaren izenean Berako zinegotzi ere bada 2003tik. Aurtengo maiatzeko udal hauteskundeetan zinegotzi postuari eutsi zion. Aralarrek V. Kongresua egingo du gaur, Derion (Bizkaia). Besteak beste, Espainiako Gorteetarako bozetan ezker abertzalearekin, EArekin eta Alternatibarekin koalizioan joango diren erabakiko dute militanteek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu