Jon Anza (Donostia, 47) militantearen desagerpena salatzeko ekimenek ez dute etenik. Esaterako, Fleury Frantziako espetxeko euskal preso gizonezkoak astean behin itxialdia egiten ari dira. Gaur, berriz, Fontcalenteko kartzelan (Frantzia) egun osoko itxialdia egiten dabiltza.
Hendaian (Lapurdi), berriz, LABek deituta, Sokoa enpresako Anzaren lankideek elkarretaratzea egin dute gaur aireportuaren ondoan, Non da Jon gure lankidea? lelopean. Gaur egin dute lehenengozkontzentrazioa, eta hilabeteko azken ostegunetan bilduko direla jakinarazi dute.
Atzo Altsasun (Nafarroa) Anza non dagoen galdetu zuten 40 bat herritarrek. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dioenez, "batik bat, PSNko zinegotziei galdetu zieten, kartelekin haiengana joanda".
Apirilaren 18tik ez dago Anzari buruzko berririk. ETAk duela aste batzuk jakinarazi zuenez, egun hartan Okzitaniako Tolosan hitzordua zeukan etakide batzuekin, baina ez zen azaldu. Frantziako eta Espainiako gobernuei egotzi zien ETAk desagerpena.
21 urtean Espainiako kartzelatan egon ondotik, duela sei urte atera zen libre donostiarra, eta Ahetzen (Lapurdi) bizi zen.
Politika
Jon Anza non den galdetzen
Fleury eta Fontcalent espetxeetan itxialdia ari dira egiten presoak. Hendaian Anzaren lankideek agerraldia egin dute gaur. Atzo Altsasuko hainbat herritarrek ekimena egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu