Jon Anza euskal preso politiko ohia desagertu eta hil zenetik hiru urte pasatu direnean, haren senitartekoei hitzordua eman die Anza auzia daraman Myriam Viargues epaileak. Datorren asteazkenean izango dute bilera, Okzitaniako Tolosako Auzitegian.
Anza desagertu zenetik Frantziako Justiziak ez die azalpenik eman haren senitartekoei, eta hain justu, horixe salatu zuten joan zen hilean eman zuten prentsaurrekoan. Erantzuteke galdera asko dituztela ohartarazi zuten, eta hori hala izaterik ez zutela onartuko gaineratu. Behar bezala ikertu gabe auzia ixteko arriskua dagoela ere esan zuten, kezka handiz.
Jon Anzaren familiakoei hitzordua eman die auziko epaileak
Preso ohiaren senitartekoek duela hilabete salatu zuten Frantziako Justiziak ez diela azalpenik eman
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu