Fiskalak 6.000 euroko isuna eskatu du Jon Enparantza abokatuarentzat. Frantziako Poliziak Jon Anzaren sendiari haren hilotza Tolosako (Okzitania) erietxe bateko gorputegian zegoela telefonoz jakinarazi zion iazko martxoaren 11n, eta handik bi egunera, Jon Enparantza Anzaren abokatuak, familiak eta ezker abertzaleko hainbat kidek egindako prentsaurrekoan, «gerra zikinarekin» lotu zuten Anzaren heriotza: «Jon Anza bahitu, torturatu eta heriotzaraino eraman dute indar armatuek», esan zuten. Segurtasun indarrak iraintzea egotzita, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan zuen Enparantzak irailean, eta atzo fiskalak 6.000 euroko isuna eskatu zuen.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduakeman du fiskalaren eskaeraren berri. AAMk, gogora ekarri du Anzaren gorpua agertuz geroztik kasu gehiago egon direla, Enparantzarena ez dela bakarra izan: «Anzaren omenaldiaren harira herritar ugari deitu zituen deklaratzera Frantziako Poliziak». AAMren arabera, Frantziako zein Espainiako gobernuek «interes berezia» dute Anzaren kasua isiltzeko. AAMk salatu du abokatuen aurkako operazioan kasuari buruzko dokumentazio ugari eraman zuela Guardia Zibilak.
Jon Enparantzari 6.000 euroko isuna ezartzeko eskatu du fiskalak
Jon Anzaren gorpua agertu ondorengo egunetan segurtasun indarrak iraintzea leporatzen diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu