Presoak

Jon Garmendia eta Ekain Rodriguez presoak gaur eramango dituzte Espainiara

Frantziak gaur utziko ditu Jon Garmendia eta Ekain Rodriguez presoak Espainiaren esku, euroagindua aplikatuta. Askatasunak jakinarazi duenez, 18:00etan iritsiko dira Madrilera, eta Espainiako Auzitegi Nazionalera eramango dituzte euren aurkako prozeduraren berri eman eta espetxeratzeko.

2006ko urtarrilaren 27a
16:32
Entzun 00:00:0000:00:00
Rodriguez Baionan atxilotu zuen Frantziako Poliziak, azaroan. Garmendia, berriz, Donibane-Lohizunen, abenduan. Ordutik, Muret-Seysseko presondegian eduki dituzte, Askatasunaren arabera, "oso baldintza gogorretan".

Paueko Auzitegian egin zen bien aurkako euroaginduaren inguruko epaiketa, eta Espainiara bidaltzearen aldekoa izan zen bien kasuan epaimahaiaren erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.