Jon Iñaki Perez Aranburu atxilotu du Espainiako Poliziak, Irunen
Barne Ministerioaren arabera, Frantziak atxilotze agindua emana du, hiru urteko zigorra betearazteko
Espainiako Poliziak Jon Iñaki Perez Aranburu atxilotu zuen atzo Irunen (Gipuzkoa) Espainiako Barne Ministerioak espainiar berri agentziei adierazi zienez. Iturri horien arabera, Perez Aranburu 1995etik ihes eginda zegoen, eta 2005. urtetik Frantziak hura atxilotzeko agindua emana zuen, ETAko kide izatea egotzita hiru urteko kartzela zigorra betearazteko. Donostiarra da, 1964an jaioa, eta Parisko auzitegiek 1999. urtean epaitu zuen, ihesean zegoela, beste hogeita lau euskal herritarren aurka egindako makro-prozesu baten barruan. Lehen aldia da Espainiako Poliziak ustezko etakide bat atxilotzen duena Frantziaren aginduz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu