Jon Iñaki Perez kartzelara bidali du Andreu epaileak

2012ko urriaren 21a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Jon Iñaki Perez Aranburu espetxeratzeko agindu du Fernando Andreu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Ostiralean atxilotu zuten, Irunen (Gipuzkoa), Frantziako Estatuaren euroagindu eskaera bati erantzunez. Dena den, Perez Aranburu oraindik ez dute estraditatuko, eta euroagindu prozesuak Auzitegi Nazionalean segituko du. 2005ean eman zuen Frantziak hura atxilotzeko agindua, ETAko kide izatea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.