Jon Tecedor Aginaga haltera hil da gaur A-8an, Donostia parean, moto istripuan. Gidari zihoan. 13:20an izan da ezbeharra, Aritzetan, hiribururako noranzkoan. Ertzaintzak esan duenez, bidetik irten du motoak -Honda markakoa- eta kolpearen ondorioz hil da gidaria.
32 urte zituen Tecedorrek, eta Lasarte-Oriakoa zen (Gipuzkoa). Elektrizista izateko ikasketak eginak zituen, baina 1994tik urteetan halterofiliara dedikatu zen. Gaur arratsaldean bertan halterofiliako Euskadiko Txapelketa jokatzera joatekoa zen, Zizurkilera (Gipuzkoa).
2000ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, Sidneyn. 105 kilo baino gehiagoko finalean izan zen (135 kiloko pisua zeukan orduan), eta 14. bukatu zuen. "Jokoetako lehiaketan postu hau lortzeak esan nahi du, batzuek ni baino marka hobea duten arren, lehiaketan hobeto moldatu naizela. Marka edukitzea ondo dago, baina lehiaketan erakutsi behar da hori. Eta guri, ondo atera zaigu", esan zion orduan Egunkaria-ri.
Danena-Olaederra Zizurkilgo taldeko kide izan zen, eta euskal selekzioaren aldeko ekimenetan parte hartu izan zuen.
Gizartea
Jon Tecedor haltera hil da, moto istripuan
A-8an izan du ezbeharra, Donostiatik gertu, gidari zihoala. Gaur arratsaldean Euskadiko Txapelketan parte hartzekoa zen. 2000an Olinpiar Jokoetan izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu