Duela bi urteko martxoaren 29ko greba orokorreko istiluetan parte hartu izana egozten diete Jon Telletxeari eta Urtzi Martinezi.
Jarritako zigorra salatu eta bi gazteei babesa emateko, hainbat lagun batu dira Grebalariak Aske plataformak deitutako manifestaziora.
Hasiera batean, hamabost hilabeteko zigorra jarri zien epaileak, greba orokorrean desordena publikoa eragitea egotzita. Alabaina, fiskalak zigor handiagoa eskatu zuen, bi grebalariak mozorrotuta zeudelako.