ETA-ren agiria

Jonan Fernandezek dio ETAren desarmatzeak ez duela ondoriorik

"Egiaztatze, egutegi eta inbentariorik" ez duela argudiatu du, eta "ondorio politiko zehatzak" dituzten urratsak egiteko eskatu du.

Jonan Fernandez, Eusko Legebiltzarrean. RAUL BOGAJO, ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 8a
20:45
Entzun

Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Elkarbizitza idazkaria kritiko mintzatu da gaur ETAren desarmatzearen inguruan. Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketan esan du abian den zigilatze prozesuak ez duela ondoriorik, "egiaztapenik, egutegirik eta inbentariorik ez duelako". Horregatik, erakunde armatuari eskatu dio "ondorio politiko zehatzak" dituzten urratsak egiteko. Horiek etenik gabe egiteko eskatu du, "prozesu hau behin betiko amaitzeko". ETAren desarmatze eta desegite prozesua atzeratzea oztopo bat dela gaineratu du, "arazo handiagoak" dakartzala, eta ez soilik gizartearentzat, "baita ezker abertzalearentzat ere".

ETAk joan den larunbatean Gara egunkariak argitaratu zuen ohar batean salatu zuen Miarritzeko operazioa "armategiak zigilatzeko prozesuaren aurkako eraso zuzena" izan zela. Frantziako eta Espainiko poliziek operazio horretan bi lagun atxilotu zituzten. ETAren agiriaren ostean EAJk eta EH Bilduk esan zuten lagundu behar dela ETAren desarmatzean. Fernandezek adierazi du Eusko Jaurlaritza ETAren amaiera "ordenatuaren alde" dagoela, baina horrek "urrats argiak" egitea eskatzen duela, "egiaztagarriak".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.