Jordi Grau atxilotu dute, 2006an kale eraso bat egitea leporatuta

Asteazkenean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta inkomunikatuta dago, Auzitegi Nazionalera noiz eraman zain

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Ertzaintzak Jordi Grau atxilotu zuen asteazkenean, Karrantzan (Bizkaia), 2006ko martxoan Artzentalesko banketxe bati erasotzea egotzita. Atxilotu, eta Grauren etxea, lan egiten duen taberna eta beste etxebizitza bat miatu zituzten Karrantzan asteazkenean. Inkomunikatu egin zuten lehen unetik, eta hala daukate oraindik ertzainek, Auzitegi Nazionalera noiz eramango.

AAMk «Ertzaintza DNA proben aitzakiarekin egiten ari den atxiloketen» barruan sartu du asteazkenekoa. Gainera, ertzainak herri askotan DNA probak biltzen ari dela ohartarazi du.

Arrese, tortura kontatu ezinik

Iazko urrian atxilotu zuteneanPoliziak torturatu egin zuela salatu zuen Ikoitz Arrese presoak. Salaketa jarri zuen, eta atzo zen deklaratzekoa. Baina Colmenar Viejoko epaitegian ez zizkiotela eskuburdinak kenduko esan ondoren, defentsak uko egin zion deklarazioa emateari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.