Euskal presoak
Jordi Purdi, Alain Berastegi eta Haizea Perez aske geratuko dira 30.000na euroko bermea ordainduta
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen erabakiz, Jordi Purdi, Alain Berastegi eta Haizea Perez euskal presoak aske geratuko dira gaur bakoitzak 30.000 euroko bermea ordainduta. Ibon Fernandez Iradiren balizko zerrendaren harira atxilotu zituzten hirurak. Beraien familiakoak isuna ordaintzen ari dira. Askatasunak Garzonek egindako "muntaia" salatu du. Beraz, "muntai" horren harira atxilotutako guztiak askatzeko eskatu dute.
Jordi Purdi eta Haizea Perez 2003ko azaroaren 8an atxilotu zituzten, Garzonen aginduz. Egun hartan Alain Berastegiren etxean ere sartu zen polizia, baina Berastegi ez zegoen etxean. Hilaren 27an bere kabuz aurkeztu zen Berastegi Espainiako Auzitegi Nazionalean. Haizea Perezek torturak salatu zituen. Hirurak nafarrak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu