Jose Angel Biguri presoa berehala askatzeko eskatu du Biguri Askatu plataformak. Biguri Martuteneko espetxean dago, gaixotasun larria du, eta duela egun batzuk ebakuntza bat egin diote Donostiako ospitalean, plataformak jakinarazi duenez. Biguri 1989ko irailetik dago preso, hau da, duela 22 urte. «Beti egon da Espainiako kartzeletan, bere etxetik 600 km baino urrutiago; zigorra osorik beteta dauka, baina bizi guztiko kartzela zigorra dakarren 197/2006 doktrina ezartzearen ondorioz kartzelan segitzen du», salatu du Biguri Askatu plataformak.
Biguriren egoera salatzeko eta berehala askatzeko eskatzeko asmoz, manifestazio baterako deia egin du plataformak. Abenduaren 16an izango da, Aiaran, 20:00ean, Juan Urrutia plazatik abiatuta, eta Larri dauden preso gaixoak askatu; Biguri askatu lelopean.
Plataformaren ustez, «espetxe politikak utzi egin behar dio errepresio eta erabilera politikorako tresna izateari eta konponbide demokratikorako tresna bihurtu behar du». Horregatik, espetxe politikaren arduradunei norabide horretan urratsak egiteko eskatu die plataformak.
Jose Angel Biguri preso gaixoa berehala askatzeko eskatu dute Aiaran
Presoak gaixotasun larria du, eta ebakuntza bat egin diote duela egun batzuk Donostiako ospitalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu