Hona hemen, aurrerapen gisa, Jose Felix Azurmendiren esan batzuk:
- "Ipar Euskal Herriak babesleku funtzionatu zueneko aldia oso garrantzitsua izan zen ETArentzat. Gero, estatuek jarrera aldatu zutenean, gizartearekin lotura galduz joan zen, gizartea bera ere ETAtik aldenduz joan zen, eta uste dut orduan gertatu zela ETAn aldaketa nagusia".
- "Txomin Iturberen galera garrantzitsua izan zen. Bazituen ezaugarriak ETAren buru izateko: kasik hasieratik egon zen ETAn, Iparraldean nahikoa bizitza normala egiten zuen, jende asko ezagutzen zuen, dohain onak zituen, indar pertsonal handia zeukan eta jende askoren konfiantza. Haren galeraz geroztik ez dut ezagutu horrelako liderrik ETAn".
- "Trantsizio osteko urte haietan militar asko eta kategoria handikoak hil zituen ETAk. Hori gerra bat ez bada... Cassinello, Saenz de Santamaria eta beste militar teorizatzaile batzuek horrela definitzen zuten, 'ipar parteko gerra'".
- "ETA abertzalea izan da beti, independentista. Iraultzaren kontuak hasiera partean izan ziren, batez ere".
- "Militarki Madrilek irabazi du igual, baina politikoki ez. Eta haiek irabazi ez dutenez, besteek galdu ez dute egin, behintzat".