Politika

Jose Ignacio Palacios senataria, Nafarroako PPren sorreraren koordinatzaile

Amaia Zarranz Atarrabiako zinegotzia izango da batzordeko idazkaria, eta Santiago Cervera eta Jaime Ignacio del Burgo ere taldeko kide izango dira.

2008ko azaroaren 4a
12:30
Entzun
UPNrekin harremana moztu eta Nafarroan alderdia sortzeari ekin dio PPk, eta Jose Ignacio Palacios Espainiako Senatuko kidea izango da sorreraren koordinatzailea, gaur PPko Espainiako Batzorde Exekutiboak onartu duenez.

Amaia Zarranz Atarrabiako (Nafarroa) zinegotzia izango da idazkaria -UPN utzi berria du-, eta Santiago Cervera Espainiako diputatua -atzo jakinarazi zuen UPNtik PPra pasatuko dela- eta Jaime Ignacio del Burgo diputatu ohia ere sorrerari buruzko batzordeko kide izango dira -Del Burgok ere laga du UPN-.

Palacios aurretik Iruñeko zinegotzi eta Nafarroako parlamentari ere izana da, UPNtik. Joan den martxoko Espainiako hauteskundeez geroztik da senatari. UPNk eta PPk 1991n egin zuten ituna, eta Palacios ordura arte PPko kidea zen.

Hogei lagun baino gehiago egongo dira Nafarroako batzorde eragilean, Alderdi Popularrak dioenez. "Denak ez dira izango UPNtik etorritakoak; gizarteko jendea ere egongo da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.