politika

Jose Iribas izango da Nafarroako Hezkuntza kontseilaria

Osasun kontseilari Marta Vera jarriko du Yolanda Barcinak, eta horrela utzi du gobernua osatuta.

2011ko ekainaren 29a
20:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko lehendakariak Jose Iribas jarriko du Hezkuntza sailburu. Tafallakoa da Iribas, 49 urte ditu, eta azkeneko bi legealdietan Iruñeko zinegotzi izan da, Barcina bera zela alkate. Urtero 638 milioi euroko aurrekontua izan du Hezkuntzan. Azkeneko kontseilaria Alberto Catalan izan da —parlamentuko presidentea da orain—.

Osasun kontseilari, berriz, Marta Vera jarriko du Barcinak —María Kutzen partez—, eta horrela utzi du gobernua osatuta. "Esperientzia politiko handiko taldea da", esan du lehendakariak gaur arratsaldean.

UPNren esku egongo diren departamenduak:

- Ekonomia eta Ogasuna: Alvaro Miranda.

- Berrikuntza eta Landa garapena: Lourdes Goikoetxea.

- Hezkuntza: Jose Iribas.

- Osasuna: Marta Vera.

- Ingurumena eta Kultura: Juan Luis Sanchez de Muniain

PSNren esku:

- Presidentetza, Justizia eta Barne departamendua: Roberto Jimenez.

- Lan publikoak, Azpiegitura, Etxebizitza, Garraioa eta Lurralde antolamendua: Anai Astiz.

- Gizarte ongizatea eta Kirola: Elena Torres.

Larunbatean hartuko du kargua Barcinak

Barcina lehengo ostegunean izendatu zuten Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz alderdikidearen ordez. Iragarri bezala, UPNk (19 parlamentari) eta PSNk (9) haren alde bozkatu zuten, eta gehiengo osoa lortu zuen horrela, 28 botorekin (26 behar dira). Larunbatean hartuko du kargua Barcinak. 

NaBaik (8), Bilduk (7), PPk (4) eta Ezkerrak (3) Barcinaren aurka bozkatu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.