Jose Javier Mujika gogoratu dute, duela 11 urte ETAk hila
Duela 11 urte hil zuen ETAk UPNko zinegotzi Jose Javier Mujika, eta atzo omendu zuten Leitzan (Nafarroa). Aargitu gabe dauden ETAren atentatuak ikertzeko eta «terroristak atxilotzen jarraitzeko» eskatu zuen Yolanda Barcina Nafarroako gobernuburuak. Bestalde, Donostian, Mujeres por la Justicia elkarteak protesta bat egin zuen atzo. Euskal presoen aurkako leloak zein polizien aldekoak oihukatu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu