Etxerat-ek jakinarazi duenez, atzo goizean hil zen Jose Mari Aldasoro Piper iheslari politikoa, Baionan. 80 urte zituen, eta gaixorik zegoen. Bihar egingo diote azken agurra, jaioterrian, Hernanin (Gipuzkoa).
Aldasorok 41 urte egin ditu etxetik kanpo. Arrazoi politikoakzirela tarteko, 1970. urtean Ipar Euskal Herrira joan behar izan zuen, eta han izan da hil arte.
Komunikabideetara igorritako ohar batean, Etxerat-ek babesa eta elkartasuna adierazi die Aldasororen senide eta gertukoei, eta horrelako egoerak berriro gerta ez daitezen, «euskal errepresaliatu politikoen» eskubideak errespetatzeko eskatu die Espainiako eta Frantziako estatuei.
Bihar egingo diote azken agurra Aldasorori, Hernaniko Orbegozo tanatorioan.
Presoen egoera
Jose Luis Aldasoro iheslari politikoa hil da
80 urte zituen, eta Baionan bizi zen; bihar egingo diote azken agurra, jaioterrian, Hernanin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu