Bihar BERRIA-N

Jose Luis Elkoro: "Lehenengo, presoena konpondu behar da"

Irailaren 2an geratu zen libre euskal militante historikoa, 18/98 auziko Orain SA ataleko zigorra beteta. Haren elkarrizketa aterako du igande honetan BERRIAk. Aurrerapena da hau.

Jose Luis Elkoro, joan den astelehenean, Hondarribian duen etxean. JON URBE, ARGAZKI PRESS
enekoitz esnaola
2015eko irailaren 26a
00:56
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Jose Luis Elkororen esan batzuk:

- "Orkatilako gailu telematikoa kendu didatenetik animo hobea dut. (...)  Azkeneko hamar urteetan-edo gizartetik kanpo egon naiz, deskonektatuta; ez politikoki bakarrik, baizik familia, lagun eta lan aldetik ere bai".

- "Irtenbiderako, lehenengo, presoena konpondu behar da. Erabakitzeko gaitasuna ere behar dugu".

- "Euskal Herrian zatituta gauden bitartean, oso zaila izango da lorpen garrantzitsuak ateratzea".

- "Elkartasuneko proiektu baterako, kultura, jakituria eta gaitasuna duten pertsonak behar dira. Bada bat: Arnaldo Otegi".

- "Suarezek nahi izan zuen Egin ixtea, Felipe Gonzalezek ere bai, baina ez ziren ausartu. Aznar, bai, baina hari EAJk alfonbra gorria jarri zion. Ez zen herriaren bazterketarik izan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.