Politika

Jose Luis Zubillaga da EBko Bizkaiko koordinatzaile berria

2009ko ekainaren 26a
12:36
Entzun 00:00:0000:00:00
Jose Luis Zubillaga (Durango, Bizkaia; 1959) da Ezker Batua-Berdeak (EB) koalizioko Bizkaiko koordinatzaile berria, Igor Irigoienen partez. Honek duela aste batzuk utzi zuen kargua, arrazoi pertsonalak argudiatuta. Zubillaga 2003az geroztik Iurretako (Bizkaia) zinegotzia da.

EBk jakinarazi duenez, Zubillagarena zen kargura aurkezturiko hautagaitza bakarra. Koalizioak Bizkaian duen zuzendaritzako kideen eskutik aldeko hamalau boto eta zuri bat eskuratu ditu.

EBko Kontseilu Politikoko kidea da eta, Bizkaiko koordinatzaile izendatuta, zuzendaritzako kide izatera igaro da.

CCOO sindikatuko Metalaren Federazio Kontseiluari lotuta ere badago; sindikatu horretan hogei urte daramatza afiliatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.