Heriotza

Josean Aizpuru Irizar taldeko presidente ohia hil da

Autobusak egiten dituen Irizar enpresa talde ezaguneko zuzendaritzako kidea bihotzeko baten ondorioz zendu da, oporretan zegoela.

2006ko abuztuaren 8a
16:37
Entzun
Josean Aizpuru emaztearekin zegoen oporretan, Portugalen, etan han hil da bihotzekoaren ondorioz. Beasainen (Gipuzkoa) bizi zen eta hiru seme-alabaren aita zen.

Formazioz injeniaria zen, eta autobusak egiten dituen Irizar enpresa taldeko presidente kargua bete zuen orain hilabete inguru arte. Ondorioz, oso ezaguna zen industria arloan eta enpresaburuen artean.

Gainera, Filipinetan heriotzera zigortuta dagoen Pako Larrañagaren osaba zen, eta lan handia egin zuen ilobaren kasua ezagutarazten eta salatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.