Joan den martxoko hauteskundeetako porrotaren ondoren EAko presidente Unai Ziarretak dimisioa eman eta gero, haren ordezkoa hautatzeko prozesua hasi du alderdiak. Hala, gaur zuzendaritzak jakinarazi duenez, ekainaren 20 eta 21ean egingo dute kongresu berezia, eta oraingoz alderdia gidatzeko hautagai bat proposatu dio alderdiaren Batzar Nagusiari: Koldo Amezketa.
Amezketa alderdiko (eta lehenagotik EAJko) militante historikoa da, eta gaur egun Nafarroako Parlamentuko bigarren presidenteordea da. EA EAJ, Aralar eta Batzarre alderdiekin koalizioan aurkeztu zen Nafarroan, NaBai (Nafarroa Bai) koalizioan.
Eusko Legebiltzarrerako bozetan soilik legebiltzarkide bat lortu du EAk oraingoan. EAJrekin koalizioan aurkeztu zen 2005ean, eta orduan zerrenda bateratuan zituen hautagaietako zazpik lortu zuten.
Bestalde, Arabako 25. eserlekua ezbaian dago oraindik, oraingoz PSE-EEren esku. Arabako nahiz EAEko Hauteskunde Batzordeetan jarritako helegiteak -bere ustez boto zenbaketan izandako irregulartasunetan oinarrituta- atzera bota dizkiote EAri, eta orain Gasteizko Auzitegiaren epaiaren zain daude batzuek eta besteak.
Nolanahi ere, eserleku horrek ez dio Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hautatzeko inbestidura saioari eragingo. Hala, bihar eta etzi artean jasoko dituzte beren akreditazioak legebiltzarkide berriek.
Lehendakaria hautatzeko bozketa apirilean egingo dutela aurreikusten dute.
Politika
Joseba Azkarraga eta Nekane Altzelaik dimisioa eman dute, desadostasunengatik
Joseba Azkarraga eta Nekane Altzelaik dimisioa eman dute, EAren barruan lanean ari diren moduarekin bat ez datozela arrazoituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu