Joseba Egibar

Joseba Egibar: "Gutxieneko adostasuna behar dugu abertzaleen artean"

EAJren GBBko presidente eta Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk. Bideoa: Egibarren elkarrizketa aurrerapena (Lara Madinabeitia, BerriaTB). [berriatb]http://www.berria.eus/berriatb/2226/[/berriatb]

enekoitz esnaola
2014ko azaroaren 1a
08:29
Entzun

Hona hemen, aurrerapen gisa, Joseba Egibarren esan batzuk:

- "Madrilek ikusten du ETA bukatu dela, etorkizunari begira zabaltzen diren ateak politikoak direla eta uste du berak ez dituela eskenatoki horiek ondo kontrolatuko. Denbora irabazi nahi du".

- "Sortuk politika egiteko erabilitako legedi eta zirrikitu guztiak zergatik ez erabili presoek birgizarteratzeko prozesua aurreratzeko? Sorturen esaldi berak erabiliz gero presoek, agian zirrikituren bat zabalduko litzateke".

- "Aldaketa estrategiko bat da Otegik [BERRIAko elkarrizketan] proposatu duena. Hor jauzi asko daude, zaku berean sartu baititu prozesu politikoa eta estrategia armatuaren ondorio izan diren biktimen eta presoen konponketa. Baina horretarako derrigorrez zuk behar duzu gizarte honetan kontsentsu bat, eta hori lortu ahal izateko alderdi politikoen artean hitz egin behar da, gutxieneko konfiantza bat sortzeko".

- "Herri honen helburuak finkatzeko, abertzaleen arteko gutxieneko adostasuna behar dugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.