Euskal presoak uko egin dio fiskalaren galderak erantzuteari. Fiskalak prestatuta zituen galdera guztiak egin dituenean Arantza Zulueta defentsako abokatuaren galderei erantzun die Arizkurenek.
Presoak azpimarratu du, ETAko kide bezela ez duela zerikusirik epaitzen ari diren elkarte eta pertsonekin. Auzipetuak komunikabideen bitartez, soilik, ezagutzen dituela azaldu du; politikako, gizarteko eta kulturako esparruetan egin duten lan "garrantzitsuagatik". Adierazi du erakunde armatuak ez duela harremanik eta duela "inoiz izan" beraiekin.
"Erakunde horiekin partekatzen dugun gauza bakarra gure etorkizuna askatasunez erabakitzeko dugun eskubidea da, baita euskal gizartearen gehiengoarekin partekatzen dugun bakarra ere", azpimarratu du Arizkurenek.
Angela Murillo epaimahaiburuak behin baino gehiagotan eten du Arizkurenen jarduna. Euskal presoak Espainiako Auzitegi Nazionalaren jarrera "saboteatzailea" salatu du.
'18/98 auziko' epaiketa
Josetxo Arizkuren euskal presoak epaiketa "iruzurra" dela salatu du
Paristik deklaraztu du gaur Josetxe Arizkuren euskal presoak bideo kofenrentzia bidez. Lekuko gisa hitz egin du Arizkurenek eta ukatu egin du ETAk 18/98 sumarioaren barruan epaitzen ari diren erakundeekin harremana duenik. Espainiako Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketak "zapaldu egiten ditu erakunde, elkarte kultural eta alderdi politiko abertzaleetako kideak". Ukatu egin du ETAk epaitzen ari diren erakundeekin inolako harremana duenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu