Josu Rodriguez Mallabiarrena atzo goizean atxilotu zuten Bilbon, Espainiako Auzitegi Gorenak jarritako zigorra betetzeko. 2004 eta 2007 artean kale erasoak egiteko Uribe Kostan hainbat zulo egitea leporatuta zigortu zuten. Hasiera batean, lau urteko espetxe zigorra ezarri zion Auzitegi Nazionalak Rodriguezi, baina joan den ekainaren 15ean Auzitegi Gorenak zigorra hiru urtera jaitsi zion, behar adina froga ez zeudelako. Orduz geroztik, espetxean sartzeko zain zegoen bilbotarra. Espainiako Barne Ministerioak ustezko etakide izendatu zuen atzo, albistearen berri emateko zabaldu zuen oharrean, eta,bere garaian talde armatuko kide izateagatik ere akusatu zuten arren, ez zuten ETAko kide izateagatik zigortu.
Asteazkenean ere antzeko beste atxiloketa bat egin zuen Espainiako Poliziak Bilbon. Maite Zuazo atxilotu zuten, Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako zigorra betetzeko. Zazpi urteko espetxe zigorrari egin beharko dio aurre Zuazok.
Josu Rodriguez Mallabiarrena atxilotu dute, jarritako zigorra betetzeko
Espainiako Auzitegi Gorenak hiru urteko espetxe zigorra jarri zion, kale erasoekin lotuta, eta hura bete beharko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu