Atxiloketak

Josune Oña eta Atxarte Salvador espetxeratzeko agindu du epaileak

Joan zen larunbatean atxilotutako Josune Oña eta Atxarte Salvador baldintza gabe espetxeratzeko agindua eman du gaur Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Ismael Morenok. Asier Mardones erietxean dagoenez, epailea haruntz joan da hari deklarazioa hartzera. Bizkaian lan egingo zuen taldea osatzen ari zirela uste du epaileak.

2004ko uztailaren 29a
17:48
Entzun
Pedro Rubira fiskalaren eskariz, hartu du biak kartzelaratzeko erabakia Moreno epaileak. Fiskalaren ustetan, Josune Oña "talde armatuko kidea" da, agiri publikoak faltsutu ditu eta legez kanpo armak zituen. Atxarte Salvadorri berriz "talde terroristarekin kolaboratzea" leporatzen dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.