Hasiera batean, Otazuarekin batera Mardones baino ez zegoela agertu zuten Ertzaintzako iturriek, baina egun batzuren buruan, beste hirugarren lagun batek tiroketarekin zerikusia izan zuela jakinarazi zuten. Hirugarren lagun hura aipatutako Josune Oña Izpizua dela dio Ertzaintzak orain.
Neska gaztearen argazkia Ertzaintzaren web orrian jarri dute, eta, halaber, ertzainen artean eta beste polizien artean banatu dute.
Politika
Josune Oña Izpizuaren atzetik dabil Ertzaintza, Herrerako tiroketarekin zerikusia duelakoan
Josune Oña Izpizua 27 urteko bizkaitarraren atzetik dabil Ertzaintza, joan den irailaren 14an ertzainen eta ETAko kideen artean Herrerako mendatean izan zen tiroketan zerikusia izan zuela uste baitu. Tiroketa hartan Arkaitz Otazua etakidea hil zen eta bi ertzain zauritu ziren. Ertzaintzaren arabera, Otazua bezala ETAko kidea zen Asier Mardonesek ihes egin zuen, eta orain Josune Oña identifikatu du komandoko hirugarren kide gisa. Gaur goizean Oñaren gurasoen etxea miatu dute Etxebarrin (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu