Juan Carlos I.ak sinatu du abdikazio legea

2014ko ekainaren 18a
18:42
Entzun

Juan Carlos I.ak Espainiako erregea izateari utziko ziola iragarri zuenetik, denbora tarte laburrean egin dituzte bere oinordekoa izendatzeko urratsak.

Espainiako Gobernuaren ezohiko gobernu kontseiluak onartu zuen lege organikoa. Kongresuko Mahaiak lege hori bideratu zuen ondoren, bozka zedin. Espainiako Kongresuaren onespena izan zuen lehenik; atzo, berriz, Senatuarena.

Gaur arratsaldean Juan Carlos I.ak legea sinatu du. Beraz, aldez aurretik egin beharreko tramite guztiak eginda, bihar izendatuko dute Felipe VI.a Espainiako errege.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.