Juan Karlos Rekarte euskal presoa aske utzi dute
MADRIL. Juan Karlos Rekarte euskal presoa libre irten zen atzo Estremerako kartzelatik (Madril, Espainia). Herenegun Auzitegi Nazionalak epaitu zuen ETAk Iruñean 1987an eginiko atentatu batean parte hartzea egotzita, baina libre utzi izanak iradokitzen du absolbitu egingo dutela. Rekarte iazko azaroan Espainiaratu zuten Mexikotik, eta espetxean egon da ordutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu