euskal presoak

Justizia trantsizionalerako pausoak eman nahi ditu Sare Herritarrak

Legezko bideak aztertzeko EPPKren erabakia ontzat jo du plataformak, eta espetxeen eskumena Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren esku egotearen alde egin du.

Sare plataformaren prentsaurrekoa, Aiete jauregian. JON URBE / ARGAZK PRESS
jon olano
2017ko irailaren 6a
10:15
Entzun

Datozen hilabeteetan garatuko duen lanaren oinarri izango duen dokumentua aurkeztu du Sarek Donostiako Aiete jauregian. Agiri horretan, zortzi ataletan banatuta, plataformak iraganaren eta orainaldiaren irakurketa egin du, datozen hilabeteetarako helburuak eta printzipioak plazaratzearekin batera.

Besteak beste, xedetzat ezarri du "bake eta normalizazio kulturan ekarpena" egitea, larri dauden presoak askatzea, torturak jasan dituzten presoen sententziak berrikustea eta zigorrak osorik betetzea ezartzen duen araudia bertan behera uztea. "Funtsean, salbuespen legeria deuseztatzea", Bego Atxak eta Joseba Azkarragak adierazi dutenez.

Bestalde, Sarek jakinarazi du urtarrilaren 13an Bilbon egingo duten manifestazioarekin amaituko dela 0km kanpaina. Ordura arte, presoei eragiten dieten gai juridiko eta politikoak aztertuko ditu Sarek, eta mobilizazioen ildoari eutsiko dio, "Euskal Herritik kanpora irteteko" aukera baztertu gabe.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.