Inmaculada de Miguel Justizia Administraziorako Harremanetarako zuzendari ohiari 2000 eta 2009 urteen artean hamabost bat kontratu «irregular» sinatu izana egotzi zion asteartean Eusko Jaurlaritzak. Atzo, akusazioak ukatu zituen De Miguelek berak. Azaldu zuenez, berak ez zituen sinatu kontratu horiek, lan hori ez zegokiolako berari; fakturak besterik ez zituen sinatzen.
Akusazioek «zirrara eta ezin ulertua» eragin diotela azaldu du akusatuak. Hala ere, kontzientzia «oso lasai» duela. Edozein modutan, ikerketen edukia «lehenbailehen» jakinarazteko eskatu du, beharrezko azalpenak eman eta informatika alorrean aritu direnen «izen ona eta profesionaltasuna» berreskuratu ahal izateko.
Justizia zuzendari ohiak akusazioak ukatu ditu
De Miguelek adierazi duenez, berak ez zituen sinatu iruzur zantzuak dituzten lan kontratuak, fakturak baizik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu